2006/08/31

Torpark

Interneten nabigatzeko problemak dituzu? Web orrialde batzuk ikusterik ez duzu lanean edota ziber batetan? Internet Explorer bitartez nabigatzera behartuta zaude bestelakorik instalatzeko baimenik ez duzulako? Arazo guzti hauek eta gehiago konpontzeko Torpark nabigatzailea daukazue; Portable Firefox-en oinarrituta dago eta ondorioz ez dago instalatzeko beharrik (USB pendrive batetan eraman dezakezue eta edozein ordenagailutan zuzenean erabili), eta gainera datu guztiak enkriptaturik bidaltzen dituenez edukien kontrolerako serbidoreek ez daukate zure nabigazioa oztopatzerik, ez eta nundik nabigatzen duzun jakin ere. Nabigatzaile honen beste aplikazio bat Wifi konexioaz kobratzen duten ziberretan debalde nabigatzeko aukera omen da, baina hauxe ez det konpobatu.

Nabigatzaile jeisteko lekua bere web ofiziala da.

Komentarioak:1

  • Zure orriko lehenengo komentarioa!!!!!!!!!!

    Torpark delako hau oso ondo dagoela esan behar dut, baina daukan desabantaila bakarra Estatu Batuetako proxyen bitartez lan egiten duenez konexioa apur bat motela dela. Hori bai, garrantzitsuagoa bada ezkutuan gordetzea gure identitatea abiadura baino pena merezi du.

    Ander

    Blogger ander, 9/04/2006 12:01 p. m.  

Komentario bat idatzi!

<< Orrialde nagusira