2013/02/11

Wordpress-era!

Aspaldian abandonaturik egon den blog hau ofizialki ixtera noa.

Aurrerantzean izendegi.wordpress.com helbidean idazten hasiko naiz (ziuraski hemen bezain gutxi)

Gehiago irakurri!

2010/05/05

Goazen zozketa batetan parte hartzera

Azken bolada honetan smartphone bat izatearekin antojaturik nabil, eta berandu baino lehen batenbat izango dudalakoan nago. Honetan nabilela, El Androide Libre blogean Nexus One baten zozketa egiten dutela enteratu naiz eta bertan parte hartzeko blog batetan blog hori estekatzea besterik behar ez denez... hona hemen post hau, jeje. Ea sortea izaten dudan...

Etiquetas: , ,


Gehiago irakurri!

2009/12/06

Egunkaria libre!


(Ekimenaren jatorria hemen)

Gehiago irakurri!

2009/10/17

Zer egin jendea GNU/Linux-era erakartzeko?

Hona hemen estrategia bitxi bat "Palomitas y Maiz"-ek proposaturik, XD:



Gehiago irakurri!

2009/10/14

[WTF!] Zerbait arraroa ikusten al duzu argazkian?

Ile apaindegi batetan ikusia.


Gehiago irakurri!

2009/04/15

Linuxetik domeinu batetan elkarbanaturiko karpeta batetara konektatu

Arazoa: Nire portatila lanean daukadala, domeinu barruan elkarbanaturiko karpeta batetara sartu nahi dut. Aurretik konprobatu dut nire erabiltzaileak karpeta horretan sartzeko baimena baduela.

Konponbidea:
- WiFi bitartez (WPA-PEAP) portatila konektatu (domeinuko erabiltzailea eta pasahitza behar da horretarako).
- Fitxategi exploratzailean (nire kasuan Nautilus-en) hurrengo helbidea idatzi ([] tartean dagoena zure kasuetarako aldatu eta tartean ez sartu 'return'-ik):

smb://[domeinua];[domeinuko_erabiltzailea]@[karpeta_dagoen_makinaren_izena].[domeinua]/[elkarbanaturiko_karpeta]

- Egin behar duzuna egin!

Gehiago irakurri!

2009/03/20

Argazkiak dataren arabera ordenatu eta bideo batetan sartu

Arazoa: koadrila bidai bat egin genuen eta argazkiak atera genituen hainbat argazki kamera ezberdinekin.

Helburua: argazki guztiak atera zireneko dataz ordenaturik (EXIF metadatuak aprobetxatuz) bideo bat sortzea.

Pausoak:
- Argazkiak atera zireneko data eta orduaren arabera ordenatzen duen script bat topatu (erabili nuen script hau[sh] hemen topatu nuen) eta exekutatu (script horrek argazkien kopia bat egin eta berrizentzen ditu). Topatu nuen arazoa: argazki kamera batek ordua eta data gaizki zituela, hauek eskuz ordenatu behar izan nituen :(

- Aukerazko pausoa: bideoan argazki guztiak ondo ateratzeko, bertikalki ateratakoak GIMPekin ireki eta biratu.

- Hemen irakurritakoaren arabera, dvd-slideshow software paketea instalatu (errepositorioetan egon ohi da) eta pausoak jarraitu:

- 'dir2slideshow' exekutatu bideoaren konfigurazioa prestatzeko (ikusi hemen)

- 'dvd-slideshow' exekutatu bideoa sortzeko (sortutako konfigurazioa erabiliz) (ikusi hemen)

- Azkenengo pauso honen bitartez bideoa sorturik izango dugu .VOB formatuan; beste formatu batera pasatzeko nik ffmpeg-en oinarriturik dagoen Avidemux erabiltzen det.

- Disfrutatu!

Gehiago irakurri!

2008/12/03

OpenOffice 3.0 euskaraz

EuskalGNU-ko lagunei esker OpenOffice ofimatika suite-a euskaraz dago jada bere 3.0 bertsioan ere, duela aste batzuk GNU/Linux eta Mac OS sistema eragileentzako eta orain ere Windows-entzat ere (oso baliagarria GNU/Linux instalatzerik ez dagoen PC-entzako, lanean daukaguna adibidez). Deskargatzeko lekura joateko hemen klikatu.

Gehiago irakurri!

2008/12/02

Nautilus-ek euskarazko Ubuntu-n daukan bug-a nola konpondu

Aurreko post batean esan bezala, Nautilusek euskarazko Ubuntu-n bug bat du, eta horrek arazoak ematen ditu fitxategiak kopiatu zein mugitzean; orain EuskaLinux-eko lagunei esker ditxosozko errore hori konpontzea lortu dut, milesker!

Etiquetas:


Gehiago irakurri!

2008/11/06

Ubuntu 8.10-era eguneratzen

Atzo nire portatileko Ubuntua 8.10 bertsiora eguneratu nuen, eta arazo handirik ez dut izan; dena den, alde onak eta txarrak topatu ditut:

Alde txarrak:

- Aurretik konfiguratutako WiFi konexioen perfilak mantendu arren, euren pasahitzak ezabatu egin zaizkit eta berriz sartu behar izan ditut.
- Mikrofonoarekin arazoa izan ditut eta berriz konfiguratu behar izan dut.
- Euskarazko interface-ari hainbat gauza falta zaizkio, eta ingeleraz agertzen zaizkit :(
- Windowsetik ere sartu ahal izateko dudan NTFS partizioa desmontatu egin zait, eta berriz eskuz montatu behar izan dut hurrengo komandoa erabiliz:

sudo mount -t ntfs-3g /dev/sda5 /media/DATUAK -o force

Alde onak:

- Defektuz nVidia txartel grafikoa ondo detektatu eta nVidiaren driver berria instalatu du (nahiz eta pribatiboa izan)
- WiFi konexioa momentuz hobeto doala esango nuke, 8.04ean hainbat arazo ematen zizkidan (batzutan deskonektatuz, beste batzutan konektatu ezinda,...), ez dakit Network Manager berriaren erruz edo driver berriaren erruz den (Intel PRO Wireless ABG3945); eguneraketa: ziuraski arrazoi honengatik izango da.

Hobetu ez diren gauzak:
- Nautilus euskaraz daukan errorea.

Laburbilduz, aurrera pausoa izan da, baina baditu konpontzeko arazoak ere.

Gehiago irakurri!