2006/10/30

Etorkinak eta delinkuentzia

Gaztelaniaz dagoen link honetan etorkinen eta delinkuentziaren artean dagoen erlazioa ikusten da, eta ematen dituen datuak nahiko adierazgarriak dira. Horren arabera, etorkin arriskutsuenak aljeriarrak dira, eta horietako %2,5ak besterik ez dute egindako deliturik, hau da, Algeriatik datorren 100 pertsonatik 97,5-ek ez dute deliturik egin. Hala eta guztiz ere, jatorrera konkretu batzuetako pertsonak (errumaniarrak, hego-amerikarrak, aljeriarrak...) egunero ageri dira telebistan delituak egin izanagatik, eta euren etorkin izaera ondo azpimarratuz gainera, gizarteak euren inguruan beldurra sortarazten dutelarik; benetan gertatzen dena hauxe da: nahiz eta bertokoak baino askoz probreagoak izan, etorkinak ia bere osotasunean deliturik gabe lortzen dute eguneroko ogia, eta beraz ez dago etorkinei beldurrik izan behar, edo ez behintzat etorkin ez direnei baino gehiago behintzat.

Aski da jada, FUD gehiagorik ez, eta are gutxiago gizarteko kolektibo ahulenetarikon kontra!

Gehiago irakurri!

2006/10/28

Sahara-ri buruzko (foto)blog-a

Aspaldi izan nuen asmoa Tindouf-en inguruan dauden saharauien errefuxiatu kanpamenduetara egindako bi bidaietan bizi izandakoa kontatzeko, baina blog-ek daukaten formatora moldatzeko pausoa ez nuen oso argi; hori dela eta denbora pasatzen joan da eta ez det orain arte ezer egin, baina azkenik hasi naiz bidaietako argazkiak banaka igotzen eta komentatzen. Denbora izan ezkero astean bizpahiru argazki igotzeko asmoa daukat, herri saharauiaren inguruan zeozer jakin nahi badezue pasa zaitezkete bertatik: hauxe da link-a

Gehiago irakurri!

2006/10/26

Armamantu nuklearra (Aktualizazioa)

Ipar Koreak lehergailu nuklearrekin egindako frogak direla eta mundu aurreratua deitzen deneko estatuek NBE-aren bitartez estatu honi zigorrak ezartzeko deia egin dute, euren ustez ez baitira zilegi estatu honek lehergailu nuklearrak lortzeko ahaleginak, hipokrisi galanta hauxe zigorrak ezartzea nahi dutenen artean bost estatuk (AEB, Erresuma Batua, Errusia, Frantzia eta Txina) era horretako armak eukitzeko NBE-aren baimena izanda eta beste hiruk (India, Pakistan eta Israel) baimena izan ez arren horrelako armak dituztela jakinik.

Ez nuke Ipar Koreak horrelako armamenturik eukitzea defendatzen dudanaren itxura eman nahi, ezta gutxiagorik ere, baina ez da jasangarria batzuk horrelako lehergailuak eukitzeko baimena edukita beste batzuk horrelakoa lortzeko saiakerak egiteagatik zigortzen deneko egoera. Armamendu nuklearraren kontrako kanpainia ez litzateke Ipar Korearen moduko estatuekin hasi behar, aspalditik horrelako armamendua duten herrialdeak desarmatzea litzateke lehenengo pausoa, horrela besteek ez lukete horren kontrako armamendua lortzeko saiakeretan hasiko.

Aktualizazioa(20061026_1304): Moran-en blog-eko post hontan hurrengo argazkia ikusi det gai honekin erlazionatuta, nahiko adierazgarria dela iruditzen zait.


Gehiago irakurri!

2006/10/24

Mozilla Firefox 2.0

Ofizialki oraindik atera gabe dagoen arren, Mozilla-ren webgunetik Firefox 2.0 bertsioa jeitsi daiteke jada Microsiervos webgunean informatzen duten moduan. Egin klik hemen Firefox 2.0 Euskaraz jeisteko (Windows-eko bertsioa), edota hemen Windows-entzako beste hizkuntzatan lortzeko edota hemen bestelako sistema eragileentzako.

Bertsio honen irteera IE 7.0-ren irteerarekin batera doanez momentu ona izan daiteke Firefox-en benetako zabaltzea gertatzen den edo ez jakiteko. Denborak esango du...

Gehiago irakurri!

2006/10/22

3608528850368400786036725

Microsiervos webgunean irakurri det (hauxe da euren iturria) zenbaki hau ez dela zenbaki arrunt bat, zenbaki polizatigarria da hauxe, eta 20456 zenbakik daukate berezitasun hauxe: zenbakia berak daukan zifra kopuruagatik zatigarria da, eskuineko azken zenbakia kenduta orduan daukan zifra kopuruagatik zatigarria da, eta horrela zenbaki guztiak agortu arte.

3608528850368400786036725 / 25 = 144341154014736031441469
360852885036840078603672 / 24 = 15035536876535003275153
36085288503684007860367 / 23 = 1568925587116695993929
3608528850368400786036 / 22 = 164024038653109126638
(...)
360 / 3 = 120
36 / 2 = 18
3 / 1 = 3

Gehiago irakurri!

2006/10/19

Gasteizko gaztetxea erasotua

Ziegok bere blogean jarri duen moduan (berak Hala Bedi Irratiko webgunetik atera zuen) Gaztetxeko Gazte Asanbladak igande gauean Gasteizko Gaztetxea erasotua izan zela salatu du, hemen kopiatzen dizuet publikatu den komunikatua:

"Igande gauean 00:30ak aldera, gaztetxea erasotu zuten atean eta ezkerreko zuhaitzeko txokoan bi sute txiki eraginez. Gogorarazi nahi dugu ez dela lehen aldia, orain dela bost urte gauza bera gertatu zela eta garai hartan bezela, inguruan tentsio momentuak bizi ostean ematea kasualitatea ez dela deritzogu. Asteburu hontan auzoan egon den jazarpen poliziala eta Ibai eta Igorren atxiloketen ostean gertatzeak zer pentsatu ematen digu.

Eraso hau ozen salatu nahi dugu, bai eta edozein gazte espresioren kontra ematen direnak ere. Argi utzi nahi dugu, gertakizun honek ez duela inolaz gure eguneroko lana baldintzatuko, autogestioaren bidean lanean jarraituko dugula. Halaber berria medioen bidez jaso behar izateak eta udaltzaingoaren informazio eza salatu nahi dugu.

GAZTETXEKO GAZTE ASANBLADA"



Gehiago irakurri!

Espainiar gobernuak NBE-an Sahara herriaren deskolonizazioaren aldeko bozketan abstentzioa

La Republica-n (erdaraz) irakur daitekeen moduan, pasadan ostiralean Nazio Batuen Erakundeak Sahara eta Marokoren arteko gatazka konpontzeko erresoluzioa bozkatu zuen, printzipioz bi aldeek berresteko modukoa, eta Espainiako gobernuak, Sahara herria Maroko aurretik kolonizatu zuen herriaren gobernuak eta bere askapenerako laguntza emango zuela esan zuenak hain zuzen ere, etzuen aldeko botorik eman, horren ordez absentzioa eman zuen.

Oso erreza da prentsa aurrean behar beste laguntza emango duela esatea bai, baino benetan lagundu behar denean argi ikusten da boteretsuaren alde jartzea askoz komenigarriagoa dela, Venezuela edo Guatemala NBE-aren kontseiluan sartzeko bozketetan gertatu den moduan.

P.D.: Sahara herriarekiko elkartasunaren koordinazioaren 32. Europear Konferentzia Gasteizen ospatuko da laster eta ekintza programa zabal bat prestatu da, anima zaitezte eta parte hartu!

Gehiago irakurri!

2006/10/17

Blogosfera

Mauro Entrialgo komikigile gasteiztarrak El Jueves aldizkarian blogosfera inguruan egindako lana (erdaraz) igotzen det hona (TMEO-an ere publikatzen du sarritan), berak blogetan jartzeko baimena eman du eta, XD.

Lehenengo komikia eta bigarrena

Gehiago irakurri!

2006/10/10

NASA World Wind

Atzo foroetan nabigatzen Google Earth moduko aplikazio hauxe topatu nuen. Erliebeak izugarriak dira, eguneroko eguraldiko argazkiak ikus daitezke bertan, edota hurakan baten argazki metereologikoa, beste askoren artean. Interneteko konexio onarekin soilik erabil daiteke, ezaugarri denak ez dira onak izango, eta ez det uste Google Earth-ekin egin daitezkeen gauzetatik aparte gauza erabilgarri handirik egin daitekeen, bino mundu begiratzen denbora galtzea gustatzen bazaizu aplikazio honek modu zientifiko batetan egiteko aukera emango dizu. Egin klik hemen aplikazioaren webgunera juteko.

Gehiago irakurri!

2006/10/08

Anna Politkovskaya

Orain dela bi urte, Anna Politkovskaya-k, The Guardian egunkarian zera idatzi zuen: "Amildegi sobietikoan behera jausten gabiltza berriz ere, gure ezjakintasunaren ondoriozko heriotzan, hutsune informatiboa dela eta. Internet besterik etzaigu geratzen, bertan oraindik informazioa libreki zabal daiteke eta. Beste guztiari dagokionez, kazetari gisa lanean jarraitu nahi izan ezkero behintzat, Putin-entzako zurikeriaz egin beharko dezu lan. Bestela heriotza zai eukiko dezu, bala, pozoina edota prozesu judizial baten ondorioz, Putin txakur zaintzaileak diren gure zerbitzu espezialei hobeto iruditzen zaien modura ", Beslan-eri buruzko artikulu batetan eta bertan zerbitzu espezialek pozoinez erahiltzeko ahaleginari buruz idazten ari zela.

Atzo, 2006ko Urriak 7, bere etxeko igogailuan erahil zuten.

Mezularia erahiltzeko gai dira, bino ez dute mezua ixilduko.

Gehiago irakurri!

2006/10/06

Euskararen lurraldea Internet-en

Geu Gasteiz aldizkarian irakurri berri dut Iratxe Esnaolak estreinakoz Gara egunkarian (2006-08-12) argitaraturiko artikulu interesgarri bat euskarak eta euskaldunok Interneten topatu behar dugun eta topatzen ari garen lekuaren inguruan ari dena. Besteen artean, .EUS Interneteko domeinu baten beharra ikusten du Iratxek, eta nere ustez arrazoirik etzaio falta, euskal kultura eta euskal nortasuna Interneten bultzatuko dituen eremua oso interesgarria baita.

Zailtasunak daudela domeinua lortzeko? Noski, betiko moduan; besteak beste milioi bat hiztun egiaztatu behar dira ICANN-ren aurrean, 45000 $ elkartu behar da eta .EUS domeinu hau kudeatuko lukeen erakunde bat proposatu (aurretik ere sortu beharko da, nik dakidala behintzat ez baita horrelakorik existitzen egun).

Beraz, badago lana oraindik, baina hasi eta hazten ari den Web 2.0 honetan euskaldunon leku topatzeko bultzada handi bat suposatuko lukeenez gero honetan dihardutea merezi duela argi daukat.

Gehiago irakurri!

Software librea Administrazio Publikoan

Barrapunto webgunean irakur daitekeenez (eta aurreko berri baten harira) Hispalinux elkarteak gutun ireki bat (pdf) bidali dio Estatu Espainiarreko Administrazio Publikoetako ministroari bertan Software librea bultzatu dadin, gure gizarte hontan ezagutza librea zabaldu dadin eta utopiaz ari ez direla ulertarazteko hainbat kasu jartzen dituzte. Software librearen filosofiari ere birpaso bat ematen dio, eta une hontan software librera migratzeko aukera estrategikoa dagoela argumentatzen dute ere.

Arabako Foru Aldundian behintzat, nik ezagutzen dudan kasua da, asko dago egiteko: produkzioan "Windows XP Professional + Microsoft Office + Internet Explorer" pack basikoa erabiltzeaz gain (ez ditut lizentziapeko bestelako aplikazioak zenbatzen hasiko...) euren atzetik ere (eta bertorako diseinaturiko aplikazio espezifikoen atzetik ere, noski) Microsoft-en software pribatiboan oinarrituriko infraestruktura dago (Microsoft Windows 2003 Server Active Directory, IIS, MS Exchange, MS SQL Server, MS Visual Studio, .NET, ASP, ez det jarraituko, ezta?).

Erabiltzaileentzat sistema eragilea GNU/Linux-eko distro batetaz aldatzea bortitzegia litzatekeen arren, eurentzako ez legoke hainbesteko aldaketarik egongo IE-ren ordez Firefox erabiliko balute edota MS Office-en ordez OpenOffice erabili ezkero, baina batez ere infraestruktura arloan aldaketa bat oso gomendagarria litzateke (informatikan dihardugunok migrazioak askoz hobeto bereganatzen ditugu, ze erremedio!), horren bitartez lizentziatan aurreztutako dirutzan bakarrik pentsatuko balute ere...

Bakoitzak bere etxean egin dezala nahi duena eta lizentziatan dirua gastatzea nahi izan ezkero egin dezala, bino Administrazioan guztion diruarekin horrelakorik egitea ez det oso ondo ulertzen, egia esan.

Gehiago irakurri!

2006/10/05

Free Hugs

Askotan besarkada bat oso lagungarri izan daiteke, besarkada emailea ezezaguna izanda ere...


Gehiago irakurri!

2006/10/01

Antibirus baten bizitza gogorra (erdaraz)


Gehiago irakurri!