2008/11/06

Ubuntu 8.10-era eguneratzen

Atzo nire portatileko Ubuntua 8.10 bertsiora eguneratu nuen, eta arazo handirik ez dut izan; dena den, alde onak eta txarrak topatu ditut:

Alde txarrak:

- Aurretik konfiguratutako WiFi konexioen perfilak mantendu arren, euren pasahitzak ezabatu egin zaizkit eta berriz sartu behar izan ditut.
- Mikrofonoarekin arazoa izan ditut eta berriz konfiguratu behar izan dut.
- Euskarazko interface-ari hainbat gauza falta zaizkio, eta ingeleraz agertzen zaizkit :(
- Windowsetik ere sartu ahal izateko dudan NTFS partizioa desmontatu egin zait, eta berriz eskuz montatu behar izan dut hurrengo komandoa erabiliz:

sudo mount -t ntfs-3g /dev/sda5 /media/DATUAK -o force

Alde onak:

- Defektuz nVidia txartel grafikoa ondo detektatu eta nVidiaren driver berria instalatu du (nahiz eta pribatiboa izan)
- WiFi konexioa momentuz hobeto doala esango nuke, 8.04ean hainbat arazo ematen zizkidan (batzutan deskonektatuz, beste batzutan konektatu ezinda,...), ez dakit Network Manager berriaren erruz edo driver berriaren erruz den (Intel PRO Wireless ABG3945); eguneraketa: ziuraski arrazoi honengatik izango da.

Hobetu ez diren gauzak:
- Nautilus euskaraz daukan errorea.

Laburbilduz, aurrera pausoa izan da, baina baditu konpontzeko arazoak ere.