2006/10/26

Armamantu nuklearra (Aktualizazioa)

Ipar Koreak lehergailu nuklearrekin egindako frogak direla eta mundu aurreratua deitzen deneko estatuek NBE-aren bitartez estatu honi zigorrak ezartzeko deia egin dute, euren ustez ez baitira zilegi estatu honek lehergailu nuklearrak lortzeko ahaleginak, hipokrisi galanta hauxe zigorrak ezartzea nahi dutenen artean bost estatuk (AEB, Erresuma Batua, Errusia, Frantzia eta Txina) era horretako armak eukitzeko NBE-aren baimena izanda eta beste hiruk (India, Pakistan eta Israel) baimena izan ez arren horrelako armak dituztela jakinik.

Ez nuke Ipar Koreak horrelako armamenturik eukitzea defendatzen dudanaren itxura eman nahi, ezta gutxiagorik ere, baina ez da jasangarria batzuk horrelako lehergailuak eukitzeko baimena edukita beste batzuk horrelakoa lortzeko saiakerak egiteagatik zigortzen deneko egoera. Armamendu nuklearraren kontrako kanpainia ez litzateke Ipar Korearen moduko estatuekin hasi behar, aspalditik horrelako armamendua duten herrialdeak desarmatzea litzateke lehenengo pausoa, horrela besteek ez lukete horren kontrako armamendua lortzeko saiakeretan hasiko.

Aktualizazioa(20061026_1304): Moran-en blog-eko post hontan hurrengo argazkia ikusi det gai honekin erlazionatuta, nahiko adierazgarria dela iruditzen zait.