2006/10/06

Software librea Administrazio Publikoan

Barrapunto webgunean irakur daitekeenez (eta aurreko berri baten harira) Hispalinux elkarteak gutun ireki bat (pdf) bidali dio Estatu Espainiarreko Administrazio Publikoetako ministroari bertan Software librea bultzatu dadin, gure gizarte hontan ezagutza librea zabaldu dadin eta utopiaz ari ez direla ulertarazteko hainbat kasu jartzen dituzte. Software librearen filosofiari ere birpaso bat ematen dio, eta une hontan software librera migratzeko aukera estrategikoa dagoela argumentatzen dute ere.

Arabako Foru Aldundian behintzat, nik ezagutzen dudan kasua da, asko dago egiteko: produkzioan "Windows XP Professional + Microsoft Office + Internet Explorer" pack basikoa erabiltzeaz gain (ez ditut lizentziapeko bestelako aplikazioak zenbatzen hasiko...) euren atzetik ere (eta bertorako diseinaturiko aplikazio espezifikoen atzetik ere, noski) Microsoft-en software pribatiboan oinarrituriko infraestruktura dago (Microsoft Windows 2003 Server Active Directory, IIS, MS Exchange, MS SQL Server, MS Visual Studio, .NET, ASP, ez det jarraituko, ezta?).

Erabiltzaileentzat sistema eragilea GNU/Linux-eko distro batetaz aldatzea bortitzegia litzatekeen arren, eurentzako ez legoke hainbesteko aldaketarik egongo IE-ren ordez Firefox erabiliko balute edota MS Office-en ordez OpenOffice erabili ezkero, baina batez ere infraestruktura arloan aldaketa bat oso gomendagarria litzateke (informatikan dihardugunok migrazioak askoz hobeto bereganatzen ditugu, ze erremedio!), horren bitartez lizentziatan aurreztutako dirutzan bakarrik pentsatuko balute ere...

Bakoitzak bere etxean egin dezala nahi duena eta lizentziatan dirua gastatzea nahi izan ezkero egin dezala, bino Administrazioan guztion diruarekin horrelakorik egitea ez det oso ondo ulertzen, egia esan.