2006/10/19

Gasteizko gaztetxea erasotua

Ziegok bere blogean jarri duen moduan (berak Hala Bedi Irratiko webgunetik atera zuen) Gaztetxeko Gazte Asanbladak igande gauean Gasteizko Gaztetxea erasotua izan zela salatu du, hemen kopiatzen dizuet publikatu den komunikatua:

"Igande gauean 00:30ak aldera, gaztetxea erasotu zuten atean eta ezkerreko zuhaitzeko txokoan bi sute txiki eraginez. Gogorarazi nahi dugu ez dela lehen aldia, orain dela bost urte gauza bera gertatu zela eta garai hartan bezela, inguruan tentsio momentuak bizi ostean ematea kasualitatea ez dela deritzogu. Asteburu hontan auzoan egon den jazarpen poliziala eta Ibai eta Igorren atxiloketen ostean gertatzeak zer pentsatu ematen digu.

Eraso hau ozen salatu nahi dugu, bai eta edozein gazte espresioren kontra ematen direnak ere. Argi utzi nahi dugu, gertakizun honek ez duela inolaz gure eguneroko lana baldintzatuko, autogestioaren bidean lanean jarraituko dugula. Halaber berria medioen bidez jaso behar izateak eta udaltzaingoaren informazio eza salatu nahi dugu.

GAZTETXEKO GAZTE ASANBLADA"