2006/08/31

Robotak ala gizakiak??

Oraindik Adimen Artifizialaren bitartez robotak gizakien jokaerak lortzea nahiko urrun egon arren, badira itxuraz nahiko landuak dauden robotak, aurpegiko espresioak eta guzti!


Xataka-n ikusitako bideoa.

Gehiago irakurri!

Zertara iritsiko gara?

Guztiengatik ezaguna da bankuek edozein zerbitzuren aitzakiz kobratzeko ohitura, baina hauxe gehiegizkoa da: email bat bidaltzeagatik kobratzen dute!! Microsiervos-en irakurri dudan moduan, La Caixa-k 0.17€ kobratzen du transakzio baten jasotzaileari abixua e-mail bitartez bidaltzearen aukera aktibatuz gero, berez transakzioa egiteagatik kobratzen duen komisioari gehitu beharko duguna, noski.

Transakzioen web aplikazioak automatikoki email-ak bidaltze gai denez, zein izango da 0.17€ horietatik gastuetan galtzen dituena? Argi dago, ezta?

Gehiago irakurri!

Torpark

Interneten nabigatzeko problemak dituzu? Web orrialde batzuk ikusterik ez duzu lanean edota ziber batetan? Internet Explorer bitartez nabigatzera behartuta zaude bestelakorik instalatzeko baimenik ez duzulako? Arazo guzti hauek eta gehiago konpontzeko Torpark nabigatzailea daukazue; Portable Firefox-en oinarrituta dago eta ondorioz ez dago instalatzeko beharrik (USB pendrive batetan eraman dezakezue eta edozein ordenagailutan zuzenean erabili), eta gainera datu guztiak enkriptaturik bidaltzen dituenez edukien kontrolerako serbidoreek ez daukate zure nabigazioa oztopatzerik, ez eta nundik nabigatzen duzun jakin ere. Nabigatzaile honen beste aplikazio bat Wifi konexioaz kobratzen duten ziberretan debalde nabigatzeko aukera omen da, baina hauxe ez det konpobatu.

Nabigatzaile jeisteko lekua bere web ofiziala da.

Gehiago irakurri!

2006/08/30

Azkena Rock Festival

Bihar Azkena Rock Festival jaialdia hasiko da, eta larunbata noiz iritsiko zai nago urtebetetzean Pearl Jam ikusteko sarrera oparitu zidatenetik. Egun horretan Berri Txarrak ere jotzen dute, besteak beste.



Hurrengo astean bizitakoaren berri emango det, hauek gogooak hauek!!

Gehiago irakurri!

Fito-k Extremoren Deltoya abestiaren bertsioa egingo du hurrengo diskan!

Abuztuaren 20an Berrian agertutako elkarrizketa batetan irakurri nuen moduan (zati bat eta bestea), Fito&Fitipaldis datorren hilabeteko 11an kaleratuko duen diskan Extremoren Deltoya abesti mitikoaren bertsioa egingo du, Boogie erritmo batekin. Ikustekoa izango da gutxienez.

Hamen elkarrizketaren gaztelaniazko itzulpena daukazue.

Gehiago irakurri!

Lehenengo post-a!

Aupa!

Hauxe da blog berri hontan idazten dudan lehenengo komentarioa, eta oraindik frogak egiteko den arren hartu ezazue ongi etorri baten moduan. Laster arte!

Gehiago irakurri!