2006/09/28

Firefox 2.0 RC-1 prest!

Orain dela bi aste komentatu genuen moduan Firefox nabigatzailearen 2.0 bertsio hautagaia ateratzear zegoen, eta deskargatzeko prest dago jada Barrapunto-n irakurri dudan moduan. Euskarazko Windowsentzako bertsioa jeisteko egizue klik hemen, bestelako bertsioren bat jeisteko ordea hemen dauzkazue.

Nik oraindik ez det frogatzeko aukerarik izan, bino nahiko hobekuntza baditu aurreko bertsioekin alderatuta. Software librea da, doan eta euskaraz!

Gehiago irakurri!

2006/09/27

Googleen urtebetetzea

Google-en bertan ikus daitekeenez gaur web bilatzailerik ezagunenak 8 urte bete ditu gaur. Horretaz ohartzean sinesgaitza iruditu zait hain denbora gutxi pasatu izana, betidanik balego bezala iruditzen zait eta. Gaur egun bilatzaileaz gain web aplikazio pilo kudeatzen ditu Google-ek (Gmail, Blogger, Google Earth, Google Video, Google AdSense, Google Desktop, Google Maps,... eta hainbat gehiago!!).



Ea aurrerantzean bide honetatik jarraitzen duen eta ideia onak garatu eta argitara ematen duten. Zorionak!

Gehiago irakurri!

2006/09/22

Euskaldunak Interneten

Ba al dakizue zenbat garen Interneten euskara erabiltzen dugunon kopurua? Sustatu.com webgunean irakur daitekenez, EUSTAT-en azken inkestaren arabera 166.100 gara, EAE-an guztira 755.100 internauta dagoelarik, euskaraz dihardutenen kopurua beraz ez da %22ra iristen. Argi dago euskaldunak portzentai hori gainditzen dutela, bino Internet-en ez dutela erabiltzen. Guztiok geure aldetik jarri behar degu euskara gaur egungo baliabideetan bultzatzeko. Horretarako pausotxo bat nabigatzailea euskaraz konfiguratzea izan daiteke, informazioa euskaraz eskeintzen duten webguneetan euskaraz agertzeko.

Gehiago irakurri!

2006/09/18

Inurriak pausoak zenbatzen dakite

Barrapunto-n topatu dudan link honetan (gazteleraz) ikus daitekeenez, inurriek pausoak zenbatzeko gaitusuna dute, esperimentu zientifiko nahiko basati baten bitartez baieztatu zen moduan (gutxienez XX.mendeko hasierako esperimentua omen da); barne-podometro honi eta eguzkiaren posizioari (distantzia eta norabide+norantza) esker basamortuko unirri hauek etxera bueltatzeko gai dira. Benetan harrigarria animaliek dauzkaten gaitasunak. Gizakia desertutik denboratxo bat ibili ondoren leku berdinera bueltatzeko gai izango ote zan pauso zenbaketaz bakarrik baliatuz?

Gehiago irakurri!

2006/09/17

Garoñako zentral nuklearraren bukaera

Espainiako gobernuak ez du 2009an bukatzen den Garoñako zentralaren jarduera-baimena berritu, eitb24.com webgunean irakurri daitekeenez (hauek era berean El Pais egunkariaren berria honetan oinarritzen dira). Erabaki hau ez da Euskal Herritik hurbilen dagoen zentral honetara mugatzen, gobernuak 40 urtetan finkatu baitu estatuko zentral nuklearren bizi-muga, eta Garoñakoa zentral zaharrena izateagatik itxiko den lehena besterik ez da izango.

Argi dago oso berri ona dela hau aspaldi hontan zentral zaharkitu honek sortutako arazoak gero eta gehiago eta kezkagarriagoak zirelako (erreaktorean pitzadurak daude, behar baino gehiago berotzeagatik udara hontan ajrduerak gelditu behar izan ziren,...), baina zentralak ixteak arazo berri bat suposatzen du: orain arte zentraletan bertan gordetako ondakin erradiaktiboak pilatzeko leku bat topatzea; printzipioz gobernua arduratuko da biltegia eraikitzeaz (zentral guztientzako biltegi bateratu bakarra egiteko asmoa dute), arazoa inork bere ondoan biltegia eraikitzerik ez duela nahi izango da.

Gehiago irakurri!

2006/09/15

Firefox 2.0 euskaraz

Zabaldu.com portalean irakurri dudanez ateratzear dagoen Firefox nabigatzailearen 2.0 bertsioa erraz euskaratzeko epea astelehenean bukatzen da, lehen "hautagai bertsioa" ateratzear dagoelako eta ordutik aurrera zailago izango baita. Librezale.org-ko foroetako link honetan Firefox 2.0-aren aurrebertsioa jeisteko aukera daukazue (klik egin hemen Windows-eko bertsioa jeisteko), asteburu honetan frogatu eta hizkuntz akatsak topatu ezkero bertan abisatzeko. Guztion onerako denez, guztiok jarri beharko genuke geure aldetik.

2006/09/16_21:40 Edizioa: Firefox nabigatzailearentzako Euskalbar tresnabarra topatu dut Internet Euskadi webgunean. Tresna honek euskara-gaztelera eta gaztelera-euskara itzulpenak modu azkar batetan egiteko aukera ematen digu Interneten dauden hiztegi ofizialak kontsultatuz. Benetan erabilgarria Interneten mundu globalizatu honetan euskara erabiltzen dugunentzako.

Gehiago irakurri!

2006/09/13

Aita Santua vs. Eboluzionismoa

Gaur egunkarietan argitaratu da Benedikto XVI.ak eboluzionismoaren irrazionaltasunaren inguruko deklarazioak, hona hemen esandarakoaren zati batzuk:

- "Ilumismotik, zientziaren alde bat, behintzat, etengabe ari da mundu bat azaltzen, non Jainkoa ezdeus izango den. Horrela, alferreko zer edo zer izango litzateke gure bizitzarentzat. Baina hori lortu dutela ematen duen bakoitzean errealitatea agerikoa da. Jainkoa gabe, kontuak ez dira ateratzen gizakiarentzat, munduarentzat eta unibertsoarentzat

(Jarraitzen du)"

- Bere ustez , sorreraren atzean bi erantzun besterik ez dago: "Arrazoizko sorrera, espirituak dena egiten du eta garapena sustatzen du" edo beste bat nun "irrazionaltasunak matematikoki ordenatutako kosmos osoa arrazoirik gabe sortzen duena, baita gizakia eta arrazoia ere"; bigarren aukera hau garapenaren ezusteko ondorio omen da berarentzat, "funtsean guztiz irrazionala"

- "Egungo ateismoa gizakiak Jainkoari dion beldurretik dator"

Ez dago honen inguruko komentariorik egiteko beharrik, paradoxa baita erlijioa dogmatzat duenak zientzia irrazionaltzat hartzea... gutxienez XXI.mendean. Monologoren batetan kontaturikoa izango balitz gutxienez grazia eukiko zuen...

P.D.: Horren inguruan Barrapunto-n link interesgarri bat topatu det, samurai itxura duten karramarroen garapenaren historiarena hain zuzen ere, eboluzioa espezieek eurek aparte inguruko faktoreek ere eragin dezaketela erakutsiz. Normalean, arazo baten arrazoiak bilatzerako orduan, arrazoirik errezena da ziuraski arrazoi zuzena

Gehiago irakurri!

2006/09/11

Futurama eta matematika

Barrapunto-n irakurri dudan moduan, Futurama marrazki bizidunen telesaian agertzen diren hainbat zenbaki ez dira aleatorioki hartu, gehienek esanahi matematikoa daukate, benetan datu freakie-ak danak, link honetan ikus daitekeenez. Hauek dira horretariko batzuk:

- Fry 2000 urteko urtarrilak 1ean izoztu zen, 0:00 ordutan. 1000 urtez izoztuta egon zenez, urteak gregoriarrak direla kontutan hartuta (eta beraz batazbeste 365'2425 egun dituztela), 2999. urteko abenduak 31ren eguerdiko 12etan urtu beharko lizateke, eta horrela agertzen da (ordua zehazten ez bada ere) telesailan. Eta hori ez da dena, egun hori asteartea izango da kalkuluak egin ezkero, eta Bender-ek Fry museora eramaten du astearteetan doan delako!



- Fry urtzean 2000. urtean zuen kontu korronteko 93 dolar zentimoek emandako interesak jasotzera doanean, 4300 milioi dolar ematen dizkiote (milioi amerikarrak), eta 2,25% interesek 1000 urtetan ematen duten dirua 4283508449,71 dolar dira, biribilduz 4300 milioi!


(Jarraitzen du)
- Beste kapitulu batetan ispilu batetan odolez 1010011010 zenbakia agertzen da idatzita, hain zuzen ere deabruaren zenbakia bitarretan: 666!!!



Horren inguruan ere deabru-robotaren kotxearen matrikula aipatu daiteke, 0110-0110-0110, hau ere 6-6-6 baita zenbaki bitarretan!



- Azkenik zaldi lasterketa bat aipatuko det, nun irabazleak partikula gutxi batzuetaz irabazten duen. Hori dela eta, Farnsworth doktoreak kexu agertzen da, emaitza modifikatu delakoan neurtu izanagatik, Heisenberg-en ziurgabetasunaren printzipioak dioen bezala, eta etzaio arrazoirik falta!



Esan bezala hamen horrelako hainbat bitxikeri irakurri ditzakezue, disfruta itzazue!

Gehiago irakurri!

2006/09/06

LEGO-z eginda ate logikoak

Internet-etik nabigatzen Sistema Digitalen unibertsitateko klaseak gogoratu ditut web orri hau topatu dudanean, non Gotzon Arregi Eskolako irakasle mitikoak bere era berezian honelako gauzak irakasten zituen, hala nola NOT ateak,



AND ateak,


OR ateak


(Jarraitzen du)

XOR ateak


eta oraindik gehiago zaildu daiteke asuntoa...

Flip-Flop Latch-ak


Erlojua logikoa


eta batukari logikoa!!


Bai, nahiko post freakie-a hauxe, badakit.

Gehiago irakurri!

2006/09/05

Pearl Jam ARF-ean

Bada garaia zapatuko Azkena Rock Festival jaialdiaren kontzertuei buruz hitzegiteko. Harritu egin nau, aurten ARF-era joan naizen lehen aldia izanda, antolaketa ona izateagatik. Jende kopuru horiekin mugituta, diru kopuru handiekin alegia, normalean zerbitzuak gutxiegi izaten dira, bino oraingo hontan komunak, edariak, janariak, e.a.

Kontzertuek ere oso maila altua eman zuten, orokorrean, eta bereziki gustatu zitzaizkidanak niretzat ordurarte ezezagunak izateagatik Supagroup eta My Morning Jacket izan ziren.

Berri Txarrak taldekoek ez zuten euren bizitzako kontzertu egin, ordubete besterik ez zuten izan eta nere ustez etzuten erakutsi euren setlist bortitzena; dena den, aurreko egunean Munich-en jo ondoren etorri ziren Gasteiza eta abesti artean denborarik euki gabe ezin daiteke denbora guztian topera egon (egun bat deskantsatu ondoren berriz Frankfurt-era joandakoak izango dira jada Rise Against-ekin ari diren birako hurrengo kontzertuan jotzeko), bino halere itxuroso agertu ziren eta zapore ona utzi zuten jendearen artean.

(Jarraitzen du)

Eta azkenik Pearl Jam. Gaueko kontzertu handiena entzun orduko zortzi ordu kontzertu generamatzan gorputzean, bino halere gogoz hartu genuen. Eta taldeak etzuen huts egin: bi orduz gorako kontzertua eman zuten musikan dirauen grunge motako talderik handienak, era guztietako eta euren ibilbide musikaleko momentu guztietako abestiei birpasoa emanez eta jendea irabaziz. Kontzertuaren bisetan bi sorpresa euki genituen, alde batetik Ramones talde mitikoaren "I believe in miracles" abestiaren bertsioa eta bestetik Neil Young-en "Rockin´ in a free world" abesti mitikoarena.

Ziuraski fama mundialeko taldeek diru gehiegi irabaziko dute musikari esker, bino gutxi batzuek kontzertuetan dena ematen dute eta ez dute inori huts egiten, eta hauen artean Pearl Jam sartu behar dela uste dut zapatuaz geroztik.



Gehiago irakurri!