2006/09/17

Garoñako zentral nuklearraren bukaera

Espainiako gobernuak ez du 2009an bukatzen den Garoñako zentralaren jarduera-baimena berritu, eitb24.com webgunean irakurri daitekeenez (hauek era berean El Pais egunkariaren berria honetan oinarritzen dira). Erabaki hau ez da Euskal Herritik hurbilen dagoen zentral honetara mugatzen, gobernuak 40 urtetan finkatu baitu estatuko zentral nuklearren bizi-muga, eta Garoñakoa zentral zaharrena izateagatik itxiko den lehena besterik ez da izango.

Argi dago oso berri ona dela hau aspaldi hontan zentral zaharkitu honek sortutako arazoak gero eta gehiago eta kezkagarriagoak zirelako (erreaktorean pitzadurak daude, behar baino gehiago berotzeagatik udara hontan ajrduerak gelditu behar izan ziren,...), baina zentralak ixteak arazo berri bat suposatzen du: orain arte zentraletan bertan gordetako ondakin erradiaktiboak pilatzeko leku bat topatzea; printzipioz gobernua arduratuko da biltegia eraikitzeaz (zentral guztientzako biltegi bateratu bakarra egiteko asmoa dute), arazoa inork bere ondoan biltegia eraikitzerik ez duela nahi izango da.