2006/09/05

Pearl Jam ARF-ean

Bada garaia zapatuko Azkena Rock Festival jaialdiaren kontzertuei buruz hitzegiteko. Harritu egin nau, aurten ARF-era joan naizen lehen aldia izanda, antolaketa ona izateagatik. Jende kopuru horiekin mugituta, diru kopuru handiekin alegia, normalean zerbitzuak gutxiegi izaten dira, bino oraingo hontan komunak, edariak, janariak, e.a.

Kontzertuek ere oso maila altua eman zuten, orokorrean, eta bereziki gustatu zitzaizkidanak niretzat ordurarte ezezagunak izateagatik Supagroup eta My Morning Jacket izan ziren.

Berri Txarrak taldekoek ez zuten euren bizitzako kontzertu egin, ordubete besterik ez zuten izan eta nere ustez etzuten erakutsi euren setlist bortitzena; dena den, aurreko egunean Munich-en jo ondoren etorri ziren Gasteiza eta abesti artean denborarik euki gabe ezin daiteke denbora guztian topera egon (egun bat deskantsatu ondoren berriz Frankfurt-era joandakoak izango dira jada Rise Against-ekin ari diren birako hurrengo kontzertuan jotzeko), bino halere itxuroso agertu ziren eta zapore ona utzi zuten jendearen artean.

(Jarraitzen du)

Eta azkenik Pearl Jam. Gaueko kontzertu handiena entzun orduko zortzi ordu kontzertu generamatzan gorputzean, bino halere gogoz hartu genuen. Eta taldeak etzuen huts egin: bi orduz gorako kontzertua eman zuten musikan dirauen grunge motako talderik handienak, era guztietako eta euren ibilbide musikaleko momentu guztietako abestiei birpasoa emanez eta jendea irabaziz. Kontzertuaren bisetan bi sorpresa euki genituen, alde batetik Ramones talde mitikoaren "I believe in miracles" abestiaren bertsioa eta bestetik Neil Young-en "Rockin´ in a free world" abesti mitikoarena.

Ziuraski fama mundialeko taldeek diru gehiegi irabaziko dute musikari esker, bino gutxi batzuek kontzertuetan dena ematen dute eta ez dute inori huts egiten, eta hauen artean Pearl Jam sartu behar dela uste dut zapatuaz geroztik.