2006/09/11

Futurama eta matematika

Barrapunto-n irakurri dudan moduan, Futurama marrazki bizidunen telesaian agertzen diren hainbat zenbaki ez dira aleatorioki hartu, gehienek esanahi matematikoa daukate, benetan datu freakie-ak danak, link honetan ikus daitekeenez. Hauek dira horretariko batzuk:

- Fry 2000 urteko urtarrilak 1ean izoztu zen, 0:00 ordutan. 1000 urtez izoztuta egon zenez, urteak gregoriarrak direla kontutan hartuta (eta beraz batazbeste 365'2425 egun dituztela), 2999. urteko abenduak 31ren eguerdiko 12etan urtu beharko lizateke, eta horrela agertzen da (ordua zehazten ez bada ere) telesailan. Eta hori ez da dena, egun hori asteartea izango da kalkuluak egin ezkero, eta Bender-ek Fry museora eramaten du astearteetan doan delako!



- Fry urtzean 2000. urtean zuen kontu korronteko 93 dolar zentimoek emandako interesak jasotzera doanean, 4300 milioi dolar ematen dizkiote (milioi amerikarrak), eta 2,25% interesek 1000 urtetan ematen duten dirua 4283508449,71 dolar dira, biribilduz 4300 milioi!


(Jarraitzen du)
- Beste kapitulu batetan ispilu batetan odolez 1010011010 zenbakia agertzen da idatzita, hain zuzen ere deabruaren zenbakia bitarretan: 666!!!



Horren inguruan ere deabru-robotaren kotxearen matrikula aipatu daiteke, 0110-0110-0110, hau ere 6-6-6 baita zenbaki bitarretan!



- Azkenik zaldi lasterketa bat aipatuko det, nun irabazleak partikula gutxi batzuetaz irabazten duen. Hori dela eta, Farnsworth doktoreak kexu agertzen da, emaitza modifikatu delakoan neurtu izanagatik, Heisenberg-en ziurgabetasunaren printzipioak dioen bezala, eta etzaio arrazoirik falta!



Esan bezala hamen horrelako hainbat bitxikeri irakurri ditzakezue, disfruta itzazue!