2008/09/30

Jatorrizko DVD-ak (erositakoak) Ubuntun menu eta guzti nola ikusi

Aspaldian ez nuen Ubuntun ezer konfiguratu behar izan ezertarako, eta atzo erositako DVDa sartu eta berehala ikusterik ezin izan nuen; DVD komertzialek CSS babesa erabiltzen dutelako eta babes hori deskodetu ahal izateko libdvdcss2 paketea instalatu behar dugu. Pakete horrek formatu jabedunak instalatzen dituenez, ordea, Ubuntuk ez ditu bere errepositorioetatik eskeintzen eta beraz beste lekuren batzuetatik bilatu behar dugu, hona hemen nik martxan jartzeko egin behar izan dudana:

- libdvdcss2 paketea jeitsiko dugun errepositorioa gure zerrendara gehituko dugu:
  1. Terminalean "sudo gedit /etc/apt/sources.list" exekutatu
  2. Testu fitxagitearen amaieran gehitu lerro berri batetan kakotxen artekoa: "deb http://ftp.eq.uc.pt/software/unix/Linux/debian-multimedia/ stable main"
- Synaptic pakete kudeatzailea ireki (iturri berriak daudenez birkargatu egingo ditu irekitzean) libdvdcss2 paketea bilatu eta instalatu.

- Bukatzeko DVDak menu eta guzti ikusteko aplikazioren bat instalatu beharko da jada instalaturik ez badago. Nik "Aplikazioak Gehitu/Kendu" pantailatik Ogle aukeratu eta instalatu dut.

Guzti hau egin eta gero, DVDak gustora ikus ditzazket, OeOe.

Iturriak:

http://chema999.wordpress.com/2006/10/28/reproducir-dvd-original-en-ubuntu/
http://www.guia-ubuntu.org/index.php?title=Instalar_codecs_multimedia
http://www.guia-ubuntu.org/index.php?title=A%C3%B1adir_repositorios_externos

Gehiago irakurri!

2008/09/27

Ubuntu euskaratu!

Software libreak ematen dituen aukerak asko direla aspalditik jakina den gauza bat da. Horien artean, aplikazioak edozein hizkuntzara itzuli daitezke; baina noski, aukera horiek baliatu behar dira, eta horretarako komunitatearen lana beharrezkoa da.

Adibide moduan, Ubuntu GNU/Linux distribuzioaren hurrengo bertsioa euskaratzeko prozesua martxan dago, eta lan guzti hori betetzeko euskaldunak behar dira, noski. Euskaratzen hasteko ez da askorik egin behar, LaunchPad-en izena eman eta lixto! Nik gaur itzulpen gutxi batzuk egin ditut, animatu zaitezte zuek ere.

LaunchPad-en izena eman

Euskaraketak egiten hasi!

Gehiago irakurri!

2008/09/24

Google Reader bloga berpiztera dator

Azken bolada hontan idazteko denborarik ez daukadanez, Google Reader-en bitartez elkarbanatutako irakurgaiak blog-ean txertatu ditut (eskuinaldeko panelean), behintzat post berririk izan ez arren egunero zeozer aldatu dadin.

update@20080927,18:10 :Zuen blogger-eko blogean gauza bera egiteko egin klik hemen.

Gehiago irakurri!