2006/11/28

Elebitasuna

Arrazoia izatekotan dauden hauek hauxe idatzi dute Eusko Jaurlaritzak elebitasunaren alde egindako kanpainaren inguruan, atzo zabaldu.com webgunean irakurri nuen moduan. Euren ustez, UKAN deitu izan den kanpaina honek euskra inposatzeko asmoa omen du, diskriminazioa iruditzen baitzaie lanpostu bat lortzeko gazteleraz gain euskara jakitea abantaila izatea (asuntoa ez da bata edo bestea menperatzea, baizik hizkuntza bat edo bi menperatzea!). Administrazio publikoak euskararen alde egiten duena gutxiegi dela argi dago, eta egiten duena elebitasunerantz jotzea da, inola ere ez euskarak gaztelera ordekatzeko ahaleginik ez du erakutsi.

Eta gainera editorial hutsa den iritzi artikulu hau berria balitz bezala publikatzen dute, tamalgarria benetan.

Gehiago irakurri!

2006/11/27

...eta orain Alexander Litvinenko

Orain dela ez denbora asko Anna Politkovskaya kazetari errusiarra erahil zuten Errusiako zerbitzu espezialek, inork inoiz frogatuko ez duen arren; eta oraingoan Vladimir Putinen agindupeko mafia Erresuma Batuan erahil du, bere barnean egona zen Alexander Litvinenko polonio 210-ez pozoindu ondoren. Gizon hau, kasualitatez, Anna Politkovskayaren erahilketa argitu nahiean zebilen guzti hau gertatu zaionean.

Kasu honetan ere inork ez du sekula errudunik topatuko, bilatu ere ez baitute egingo eta. Estatu terrorismoaz inguratuta bizi gera eta bestelako terrorismoari beldurra eragin nahian dabiltza oraindik ere...

Gehiago irakurri!

2006/11/22

Soziedad Alkoholika absolbituak

Berria-n eta beste leku batzuetan irakur daitekeen moduan SA taldeko kideak eta manager-a taldearen hitzetan terrorismoaren goraipamena egiteaz absolbituak izan dira gaur Audientzia Nazionalak ateratako sententzian. Batzutan behintzat sen onak irabazten du, alaitzeko moduko berria hauxe.

Gehiago irakurri!

2006/11/21

Estatu espainiarrean... bankuak agintari

Hemen (gazteleraz) irakur daitekeen artikulu interesgarrian komunikabideetan ematen diren estatistiken beste ikuspegi bat ematen da, askoz interesgarriagoa dena.

CIS erakundearen azkenengo ikerketak dioenaren arabera, PP eta PSOE nahiko berdinduta daude boto intentzioari dagokionez, baina harrigarria da Zapatero jaunak jendearen %56,7-ari ez diola batere konfidantzarik ematen, eta Rajoy-ri ere gauza bera gertatzen zaio jendearen %75,6-arekin! Beraz jendearentzat bi hauen artean erabaki behar izateak aukera txar bat eta txarrago baten artean hautatu beharrean jartzea suposatzen du.

Horretaz gain, badaude askoz interesgarriago diren datuak: jendearen %50,4 ustez, estatu espainiarrean botere gehien daukatenek bankuak dira, Gobernuaren gainetik, eta hirugarren postua enpresa handiek daukate; horregatik ziuraski, jendearen %46,1-a ez dago batere pozik bertako ustezko demokraziaren funtzionamenduarekin.

Datu gehiago: gobernuaren instituzioen artean konfidantza gutxien eragiten duena Justizia Tribunalak dira, betiere Polizia eta Ejertzituaren atzetik, Monarkia delarik listaren hurrengo sailkatua. Konfidantzarekin jarraituz, GKE-ak komunikabideak baino askoz hobeto estimatuak daude, baita talde politikoen eta Elizaren aurretik; azkenengo bi hauek konfidantza gutxien eragiten dutenak dira, zein baino zein gutxiago.

Politikoak eurak eta klase politikoa bere osotasunean, era berean, estatuko seigarren arazo larritzat jotzen du jendeak, baina horrelako datuak ez dira zabaltzen, politikoek ez dute euren kontra daudenak gehiengoa direla ikusi nahi, boterean jarraitzeko legitimitaterik ez dutela azken finean.

Gehiago irakurri!

2006/11/20

HatortxuRock

Azken hilabeteotan Piperrak talde mitikoaren itzulera inminentea zela iragarrita irakurri dut musikako zenbait webgunetan (hemen edo hemen esaterako), eta azkenik Hatortxu Rock-eko webgunea berritu dute, berria egiaztatuz:


Gehiago irakurri!

2006/11/17

Europako Parlamentuko PP-kidearen hanka sartzea

Hemen(gazteleraz) irakur daitekeen moduan, Europako Parlamentari batek, Espainiako PP-ko kidea den Antonio López-Istúriz-ek hain zuzen ere, hanka sartze galanta izan zuen, bere koinatuari bidali nahi zion email bat parlamentari guztiei bidali baitzien. Anekdota batetan geratuko litzateke dana emailaren edukia hauxe ez balitz: koinatuari bitartekari bat bilatzeko eskatzen zion faktura igortzeko, eta gero horietaz baliatuz bere talde politikoari kobratzeko! Gainera, akatsak konturatu zenean, email-a ezabatzen saiatu zen (posiblea da oraindik irakurri gabe badago). Berak orain norbaitek bere izenean eta bere ordenagailutik bidali zuela dio, eta zerbitzu informatikoei gertatutakoaren inguruko ikuskapena eskatu du, ea zein izan ote den argitzen duten...

Gehiago irakurri!

2006/11/16

Arrazoi guztiak ditugu: AHT gelditu!

Ikerrek kontatu didan moduan:

"Larunbat honetan Abiadura Handiko Trenaren (TAV) aurkako manifa dago Gasteizen. Manifa nazionala da, Euskal Herri mailakoa, eta arratsaldeko bostetan aterako da Iparraldetik.

Obra honek herri eta nekazari askoren bizitza suntsituko du eta ez dut uste Euskal Autonomi Erkidegoak horrelako infraestruktura gehiagoren beharra duenik, are gehiago, merkantziak eta ez pertsonak garraiatzeko pentsatuta dagoela jakinik. Ez al dago jada autopista eta autobide nahiko gure lurraldean? Nortzuk jasoko dute onura? Enpresarioek? Arabar naizen bezala mintzen nau lautada (Gasteiztik Legutiora) eta Aramaio inguruko lurraldeak zatituko dituen ebakia ikusteak, gero eta gutxiago diren nekazari eta abeltzainen bizimoduak trunkatu dituena, hainbat herrixka suntsituko dituena. Luko eta Urruña bezalako herriek hilabete asko daramatzate burrukan, euren bizimodu eta ingurunea mantendu nahian, ez legoke txarto elkartasuna erakustea."


Eguneraketa 20061115_2347: Hemen mobilizazioaren inguruko informazio gehiago topa dezakezue, manifestazioaren ostean Gasteizko Gaztetxean egingo diren kontzertuei buruz, besteak beste.



Eguneraketa 20061116_1650: emailez informazio gehiago bidali didate AHT-ren inguruan, bertatik hartu ta hemen kopiatu det. Irakurtzeko klik egin "gehiago irakurri" loturan.

AHT ez da ohiko trena

Trenaren itxura du, baina hegazkinaren parekoa da distantziei, geldialdiei eta energia gastuei dagokienez… Izan ere, AHT, lurretik doan hegazkina da.

AHT-k konponezinezko kaltea egingo lioke Ama Lurrari

Barrera efektua; zarata ikaragarria (trenbidetik 250 metrorarteko tartean osasunarentzako kaltegarria); paisaiari eraso bortitza; lurren okupazioa (trenbidearen plantak soilik 400 Ha baino gehiago); desregularizazio hidrologikoa (31 Km akuiferoren suntsiketa); energia kontsumoaren biderkatzea (tren arruntak baino 6 bider gehiago kontsumitzen du); hondakinentzako hamaika zabortegiren sorrera (Km bakoitzeko 15.000 metro kubiko hondakin sortuko da); balio natural handiko ekosistemen kaltetzea (Aizkorri-Aratz eta Aralar naturgune babestuak); Hego Euskal Herrian katalogatutako 12.500 landare eta animalia espezieri kalte zuzenak…

AHT-k gastu sozialaren murrizketa eragingo luke

AHT inoiz ikusitako azpiegitura handiena eta garestiena da. Bere aurrekontua 6.000 milioi euro ingurukoa da, hots; Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren 33 urterako aurrekontua.

Guztiok ordainduko dugu baina, aurreikusitako ibilbideak eta salneurriak aintzat harturik, gutxi batzuek erabili ahal izango dute.

Aitzitik, dirutza horrekin, populazio osoarentzako kalitatezko garraio publikoa finantzatu eta beste behar sozial askori erantzun lekieke.

AHT-k, tren-garraioa zerbitzu publiko eta unibertsala delako kontzeptua
lurperatu egiten du.

AHT-k ez ditu egungo garraio arazo larriak konponduko

Errepideetatik 1.000 kamioi kenduko dituela esaten digute… Ez digute esaten ordea, 11.000-tik gora direla egunero-egunero errepideetan dabiltzan kamioiak eta kopuru hori 16.000-ra helduko dela hiru urte barru.

Aitzitik, AHT, bere baitan autopista, superportu, plataforma logistiko eta abar luze bat biltzen dituen azpiegitura plan erraldoi baten parte da; negozio den heinean kosta ahala kosta garraioaren hazkundea bultzatzea helburu duen plan baten parte, alegia.

AHT-k ez du elkartuko, bereiziko baizik

AHT-k urrun dagoena gerturatu baina gertu dagoena urrunduko du. AHT-k ez du aldiriko garraiorako balio: hirietan bakarrik geldituko da eta ondorioz ez ditu eskualde barruko joan-etorriak (eguneroko joan etorrien %97) ahalbidetuko. Azkarrago burutuko dute Madrildik Parisako bidea, baina bidean zeharkatutako herriak eta eskualdeak txikitu eta beren bizi-modua eta bizi kalitatea larriki kaltetuko ditu.

AHT-k lurralde desoreka eta nekazaritzaren gainbehera bultzatuko lituzke

AHT-k kalte larriak eragingo dizkie nekazaritzari (Gipuzkoan babestutako 8 nekazal gune desagertuko dira) eta orohar herrietako eta nekazal-eremuko bizi-modu eta bizi kalitateari.

AHT-k hirietaranzko migrazioa eta hirien zentralismoa bultzatuko ditu herri eta nekazal-eremuen kaltetan.

AHT-k hirien eta herri eta nekazal-eremuen arteko pitzadura handitu egingo du.

AHT prekarietate laboralaren eta deslokalizazioen sinonimo da

AHT multinazionalen interesei jarraiki lan-indarraren eta salgaien mugikortasuna handitzea helburu duen tresna da.

AHT-k eta gisa horretako garraio azpiegitura erraldoiek zeresan handia dute ekonomiaren eta merkatuen nazioarteratzean eta, ondorioz, baita prekarietate laboralaren eta deslokalizazioen areagotzean ere.

AHT neoliberalismoaren eta kapitalismoaren paradigma da

AHT, neurrigabeko ekoizpenean, ezberdintasun sozialetan eta kontsumismoan oinarrituriko ekoizpen-modu, jendarte-molde eta bizi-ereduaren adibide esanguratsua da.

AHT gutxi batzuen eskutan boterea eta aberastasuna eta gehienen bizkargain behin-behinekotasuna, ezegonkortasuna eta prekarietatea metatzen dituen “garapen”-ereduaren adibide da.

AHT herritarrei hitza eta erabakia lapurtu eta afera ekonomiko, politiko, sozial zein kulturalen gaineko erabaki ahalmen osoa politiko profesionalen eskutan jartzen duen “demokrazia”-ereduaren adibide da.

AHT inposaketaren sinonimo da

AHT-ren egitasmoa batere informazio-gardentasunik gabe eta udalerrien zein herritarren interes, nahi eta borondatea aintzat hartu gabe jorratzen ari dira.

Gehiengo sozial eta sindikalak AHT gelditzeko eskatu du behin baino gehiagotan, baina administrazio ezberdinak entzungor egiten ari zaizkio.

Obrak hasteko erabakia hartzearekin, beste behin ere, indar frogaren, egite kontsumatuen politikaren eta inposaketaren aldeko hautua egin dute bai espainiar estatuak bai Eusko Jaurlaritzak.

Gehiago irakurri!

2006/11/15

Elkarrizketa David Bravo-ri

David Bravo (WikipediaES) p2p sareetan aditua den abokatua da, eta honetaz dihardu daukan blogean; ba abokatu honi gai honi buruz LaFlecha web gunean elkarrizketa luze bat(gazteleraz) egin diotela irakurri det Barrapunto-n. eMule-ren moduko programak erabiltzearen legaltasunaz arduratzen direnentzako interesgarria.

Gehiago irakurri!

Microprozesagailuen konparaketa

Barrapunto webgunean artikulu nahiko interesgarri bat irakurri det Intel eta AMD enpresen mikroprozesagailu nukleoanitz ezberdinen inguruan; bertan Intel Core Duo, Intel Core 2 Duo, Intel Quad Core, AMD K8L, e.a. bezalako mikroak konparatzen ditu bai errendimentu aldetik baita beste parametro batzuk erabiliz ere. Artikulua gazteleraz dagoen arren interesgarria dela dirudit, hemen irakur dezakezue.

Gehiago irakurri!

2006/11/14

Gazteon prekarietateaz barre

Gazteok jasatzen degun prekarietatea aski ezaguna izango dezue, (eta gazteok esaten dudanean gazteen gehiengo kezkagarriaz ari naiz), lan finkoa, etxea, eta bestelako eskubide asko ukatzen zaizkigularik.

Honen inguruan, gaur email-ez jaso det informazio honen berri, eta horregatik hamen linkatzen det bideo hau:



Beno, ba horretaz gain, horren inguruan barre egiten duten hainbat iragarki jasan behar ditugu gainera (hemendik ateratakoak dira), hona hemen argazki batzuk (egun txarra izan duenak ez lituzke begiratu behar):







Hiru argazki hauek jasan dituzuenek artikulu interesgarri hau eta beste hau irakurtzea merezi duzue. Honetaz aparte, %5aren gorakadaren ondorioz gutxienezko soldata 570€ arte igoko dela irakurri det ere, ez dakit alaitzeko moduko berri bat den edo negar egiteko modukoa...

Gehiago irakurri!

2006/11/13

Software librearen inguruko berriak

Azkenengo bi asteetan blog-a nahiko geldituta izan det, bino gaur esateko nituen hainbat gauza publikatzeko asmoa daukat, arratsaldea okertzen ez bada behintzat. Hasteko, Software Librearen inguruko berriekin noa:

Alde batetik, Sun enpresak Java plataforma GNU lizentziaren bitartez liberatu du horrela software librea bihurtuz, alde batetik plataformaren konpatibilitatea mantendu dadin eta bestetik merkatu berriak irekitzeko asmotan; azken hauxe azpimarratzea nahiko nuke software librearen errentagarritasuna dudatan jartzen dutenak asko direlako...

Bestetik, parlamentari frantses batek OpenDocument formatoa Europear Batasunean estandartzat hartzeko proposamena egin du, hauxe EB-arentzat ekonomikoki onuragarria izango delakoan.

Eusko Jaurlaritzako lehendakari ordea den Idoia Zenarruzabeitiak, bere aldetik, "Software librea ez dela beti onuragarria eta bere moldaketa oso nekeza dela" dela erantzun dio PSE-ko ordezkariari honek SL-aren implantazioa azkartzeko eskaera egin dionean, orain dela lau urte aprobatutako legearen harira.

Eta bukatzeko, Hugo Chavez-ek, SL-aren eta politikaren arteko erlazioarekin jarraituz, Software Libreari lehentasuna ematea agindu du ondo informaturik dagoela demostratu du, batez ere hirugarren munduaren garapenean SL-aren garrantzia ikusten duelako:

Lehenengo bideoa eta bigarren bideoa

Gehiago irakurri!

Aste hontan EuroMillones jokoaren esperantza matematikoa positiboa da

Microsiervos-en irakur daitekeen moduan (artikulu gomendagarria), normalean loterian jokatzea matematikoki aukera txarra da, irabazteko ziurtasuna izateko inbertitu beharreko dirua irabaziko zenukeena baino gutxiago delako gehienetan. Baina aste hontan EuroMillones jokoan 180 milioi euroko botea dago, apostu bakoitzak 2€ balio ditu eta irabazteko probabilitatea 1/76.275.360 koa izanik, esperantza matematikoa positiboa da, eta beraz, aukera estatistiko guztietara apostatuz gero irabaziko zenuena inbertitutakoa baino gehiago litzateke; eta zuek esango duzue "Hori horrela bada zergatik ez dezu aposturik egiten?", erantzuna erraza da: alde batetik ez dauzkat apostu guztiak betetzeko haina diru (150 milioi euro baino gehiago beharko lirateke) eta bestetik badago beste arazo txiki bat, beste batek (edo batzuek) ere konbinazio irabazlea asmatzeko posibilitatea dagoela, eta kasu horretan diru elkarbanatu beharko litzateke, irabaziak beharrean galerak eragingo zituelarik.

Kasu hau esaera famatu baten eszepziotzat hartu dezakegu: "Loteria matematika ez dakitenek borondatez ordaindutako zerga da".

Gehiago irakurri!

2006/11/11

Marrapuntu (edo "/.")

Aste hontan nahiko lanpetuta ibili naiz eta ez det blogean post berririk sartu, bino honek merezi duela ustet. Slashdot webgune famatuaren moduko euskarazko webgunea sortu baita: Marrapuntu hain zuzen ere (gazteleraz dagoen Barrapuntoren modukoa ere), berri teknologikoak elkartzen dituen webgunea. Ezkerraldeko linketara gehitu dut jada.

Gehiago irakurri!

2006/11/03

S.A.-ko kideak epaituak

Leku askotan irakur daitekeen moduan, atzo Soziedad Alkoholika talde gasteiztarreko kideen kontrako epaiketa hasi zen, taldeko abesti batzuetan terrorismoaren goraipamena zein biktimen iraina eta mesprezua egin delakoan, hauxe dana AVT-aren akusazio partikularraren ustez, noski (link honetan ikus dezakezue autoa).

Epaiketa hau birritan artxibatua izan da akusazioaren argumentoak baliogarriak ez zirelako (horietako batetan Garzonek berak artxibatu zuen kasua, klik hemen ikusteko), baina AVT elkarteak berriz ere kasua irekitzea lortu du eta epaiketa burutzea lortu du. Estatu hontan adierazpen askatasuna egotekotan ez legoke arazorik musika taldekideak aske eta inolako zigorrik gabe ateratzeko, baina aurretik sententzia harrigarriak egonda ni behintzat ez nago batere laxai.


Gehiago irakurri!

Brad Will

Orain dela astebete gertatu zen arren, ez det komentatu gabe utziko; Brad Will, Indymedia-ko kazetari-argazkilaria, Oaxacan (Mexiko) bertan gertatzen ari diren erreboltei buruz informatzen zebilen eta paramilitar PRIzaleek erahil zuten, betiere Mexikoko Gobernuaren babespean eta inputitate osoz. Hemen gertatutakoaren berri irakur dezakezue (gazteleraz), baino gogorrena hurrengo bideoan ikus daiteke, erahila izan zen unean Brad grabatzen ari zeneko bideoa delako hain zuzen ere:


Bideoa Google Video-ko webgunean ikusteko klik hemen.

Oaxaca gertatzen ari denari buruz informazio gehiago jakin nahi ezkero irakurri hamen (gazteleraz)

Gehiago irakurri!