2006/11/17

Europako Parlamentuko PP-kidearen hanka sartzea

Hemen(gazteleraz) irakur daitekeen moduan, Europako Parlamentari batek, Espainiako PP-ko kidea den Antonio López-Istúriz-ek hain zuzen ere, hanka sartze galanta izan zuen, bere koinatuari bidali nahi zion email bat parlamentari guztiei bidali baitzien. Anekdota batetan geratuko litzateke dana emailaren edukia hauxe ez balitz: koinatuari bitartekari bat bilatzeko eskatzen zion faktura igortzeko, eta gero horietaz baliatuz bere talde politikoari kobratzeko! Gainera, akatsak konturatu zenean, email-a ezabatzen saiatu zen (posiblea da oraindik irakurri gabe badago). Berak orain norbaitek bere izenean eta bere ordenagailutik bidali zuela dio, eta zerbitzu informatikoei gertatutakoaren inguruko ikuskapena eskatu du, ea zein izan ote den argitzen duten...