2006/11/21

Estatu espainiarrean... bankuak agintari

Hemen (gazteleraz) irakur daitekeen artikulu interesgarrian komunikabideetan ematen diren estatistiken beste ikuspegi bat ematen da, askoz interesgarriagoa dena.

CIS erakundearen azkenengo ikerketak dioenaren arabera, PP eta PSOE nahiko berdinduta daude boto intentzioari dagokionez, baina harrigarria da Zapatero jaunak jendearen %56,7-ari ez diola batere konfidantzarik ematen, eta Rajoy-ri ere gauza bera gertatzen zaio jendearen %75,6-arekin! Beraz jendearentzat bi hauen artean erabaki behar izateak aukera txar bat eta txarrago baten artean hautatu beharrean jartzea suposatzen du.

Horretaz gain, badaude askoz interesgarriago diren datuak: jendearen %50,4 ustez, estatu espainiarrean botere gehien daukatenek bankuak dira, Gobernuaren gainetik, eta hirugarren postua enpresa handiek daukate; horregatik ziuraski, jendearen %46,1-a ez dago batere pozik bertako ustezko demokraziaren funtzionamenduarekin.

Datu gehiago: gobernuaren instituzioen artean konfidantza gutxien eragiten duena Justizia Tribunalak dira, betiere Polizia eta Ejertzituaren atzetik, Monarkia delarik listaren hurrengo sailkatua. Konfidantzarekin jarraituz, GKE-ak komunikabideak baino askoz hobeto estimatuak daude, baita talde politikoen eta Elizaren aurretik; azkenengo bi hauek konfidantza gutxien eragiten dutenak dira, zein baino zein gutxiago.

Politikoak eurak eta klase politikoa bere osotasunean, era berean, estatuko seigarren arazo larritzat jotzen du jendeak, baina horrelako datuak ez dira zabaltzen, politikoek ez dute euren kontra daudenak gehiengoa direla ikusi nahi, boterean jarraitzeko legitimitaterik ez dutela azken finean.