2006/11/13

Aste hontan EuroMillones jokoaren esperantza matematikoa positiboa da

Microsiervos-en irakur daitekeen moduan (artikulu gomendagarria), normalean loterian jokatzea matematikoki aukera txarra da, irabazteko ziurtasuna izateko inbertitu beharreko dirua irabaziko zenukeena baino gutxiago delako gehienetan. Baina aste hontan EuroMillones jokoan 180 milioi euroko botea dago, apostu bakoitzak 2€ balio ditu eta irabazteko probabilitatea 1/76.275.360 koa izanik, esperantza matematikoa positiboa da, eta beraz, aukera estatistiko guztietara apostatuz gero irabaziko zenuena inbertitutakoa baino gehiago litzateke; eta zuek esango duzue "Hori horrela bada zergatik ez dezu aposturik egiten?", erantzuna erraza da: alde batetik ez dauzkat apostu guztiak betetzeko haina diru (150 milioi euro baino gehiago beharko lirateke) eta bestetik badago beste arazo txiki bat, beste batek (edo batzuek) ere konbinazio irabazlea asmatzeko posibilitatea dagoela, eta kasu horretan diru elkarbanatu beharko litzateke, irabaziak beharrean galerak eragingo zituelarik.

Kasu hau esaera famatu baten eszepziotzat hartu dezakegu: "Loteria matematika ez dakitenek borondatez ordaindutako zerga da".