Argazkiak dataren arabera ordenatu eta bideo batetan sartu
Arazoa: koadrila bidai bat egin genuen eta argazkiak atera genituen hainbat argazki kamera ezberdinekin.
Helburua: argazki guztiak atera zireneko dataz ordenaturik (EXIF metadatuak aprobetxatuz) bideo bat sortzea.
Pausoak:
- Argazkiak atera zireneko data eta orduaren arabera ordenatzen duen script bat topatu (erabili nuen script hau[sh] hemen topatu nuen) eta exekutatu (script horrek argazkien kopia bat egin eta berrizentzen ditu). Topatu nuen arazoa: argazki kamera batek ordua eta data gaizki zituela, hauek eskuz ordenatu behar izan nituen :(
- Aukerazko pausoa: bideoan argazki guztiak ondo ateratzeko, bertikalki ateratakoak GIMPekin ireki eta biratu.
- Hemen irakurritakoaren arabera, dvd-slideshow software paketea instalatu (errepositorioetan egon ohi da) eta pausoak jarraitu:
- 'dir2slideshow' exekutatu bideoaren konfigurazioa prestatzeko (ikusi hemen)
- 'dvd-slideshow' exekutatu bideoa sortzeko (sortutako konfigurazioa erabiliz) (ikusi hemen)
- Azkenengo pauso honen bitartez bideoa sorturik izango dugu .VOB formatuan; beste formatu batera pasatzeko nik ffmpeg-en oinarriturik dagoen Avidemux erabiltzen det.
- Disfrutatu!

Komentarioak:0
Komentario bat idatzi!
<< Orrialde nagusira