2008/09/30

Jatorrizko DVD-ak (erositakoak) Ubuntun menu eta guzti nola ikusi

Aspaldian ez nuen Ubuntun ezer konfiguratu behar izan ezertarako, eta atzo erositako DVDa sartu eta berehala ikusterik ezin izan nuen; DVD komertzialek CSS babesa erabiltzen dutelako eta babes hori deskodetu ahal izateko libdvdcss2 paketea instalatu behar dugu. Pakete horrek formatu jabedunak instalatzen dituenez, ordea, Ubuntuk ez ditu bere errepositorioetatik eskeintzen eta beraz beste lekuren batzuetatik bilatu behar dugu, hona hemen nik martxan jartzeko egin behar izan dudana:

- libdvdcss2 paketea jeitsiko dugun errepositorioa gure zerrendara gehituko dugu:
  1. Terminalean "sudo gedit /etc/apt/sources.list" exekutatu
  2. Testu fitxagitearen amaieran gehitu lerro berri batetan kakotxen artekoa: "deb http://ftp.eq.uc.pt/software/unix/Linux/debian-multimedia/ stable main"
- Synaptic pakete kudeatzailea ireki (iturri berriak daudenez birkargatu egingo ditu irekitzean) libdvdcss2 paketea bilatu eta instalatu.

- Bukatzeko DVDak menu eta guzti ikusteko aplikazioren bat instalatu beharko da jada instalaturik ez badago. Nik "Aplikazioak Gehitu/Kendu" pantailatik Ogle aukeratu eta instalatu dut.

Guzti hau egin eta gero, DVDak gustora ikus ditzazket, OeOe.

Iturriak:

http://chema999.wordpress.com/2006/10/28/reproducir-dvd-original-en-ubuntu/
http://www.guia-ubuntu.org/index.php?title=Instalar_codecs_multimedia
http://www.guia-ubuntu.org/index.php?title=A%C3%B1adir_repositorios_externos