2008/05/28

Play ogg

Aspaldi hontan blog-a guztiz ahaztuta izan dut eta, aitzaki gisa balio ez duen arren, jaiotzear dagoen asmo berri baten parte izango naizelakoan bertan idazteko gogoz indarrak gordetzen ari naizela esan behar dut.

Eta hori gutxi balitz, gainera azken post-aren moduko zerbait esatera nator, oraingo hontan Play ogg iniziatibaren berri izan baitut (hemen irakurri nuen). Kanpaina hau software librearen alde gauza asko egin dituen "Free Software Foundation" delakoak jarri du martxan (FSF Wikipedia EU), eta honen helburua Ogg Vorbis audio formatu irekiaren alde egitea da (Ogg Vorbis Wikipedia EU), orain hain zabalduak diren formatu pribatiboen aldean (mp3-a da zabalduena, baina beste batzuk ere badaude, Microsoft-eko wma formatua esate baterako), eta ez bakarrik formatu aske bat izateagatik, formatu honek kasu gehienetan kalitate hobea eskeintzen duelako ere bai.

GNU/Linux-en oinarritutako Sistema Eragileetan ez bezala, formatu hau entzuteko arazorik topa dezakezue Windows-en dauden musika erreproduktore batzuekin (gogoratzeko beharrik dago?), baina jakin ezazue badaudela Windows-en funtzionatzen duten erreproduktore libreak ere, hala nola VLC Media Player (erreproduktore honek gainera bideo formatu ezagun gehienak iresten ditu).

Hau guztiagatik play ogg!!

Play Ogg